width=Akropoli Berriak Bruselan kokatuta dagoen Nazioarteko Erakunde batean biltzen ditu hainbat herrialdetako elkarteak, elkarte hauek sortze-gutunari eta ekintza printzipioetara atxikitzen zaizkie. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da, Belgikako Erreinuaren 25/10/19 legeak aitortua, 1990.eko otsailaren 12ko Errege Dekretuan 3/12-941/S zenbakiarekin. Nazioarteko Elkarteen Erregistroan dago inskribatuta (ikus. Moniteur 1990.eko Martxoaren 9ko 48 zenbakia) .

Aniztasunaren errespetua, autonomia eta partaide guztien iniziatiba bermatzen du elkartearen egiturak.

Funtzionamenduak ahalbidetzen du ekintzak interes politiko, erlijioso edo finantzieroetatik at garatzea. Elkarte bakoitzak dagokion herrialdearen autoritateen aurrean du erantzukizuna eta elkarteen inguruko nazioarteko araudia onartzen du.

Estatutuen arabera, Nazioarteko Elkartearen Zuzendaritza Batzordea federatutako elkarte bakoitzaren ordezkariek osatzen dute. Adituen artean aukeratzen dira Nazioarteko Kontseilu Betearazleko partaideak, urteroko Asanbladan erabakitzen diren akordioak aurrera eramateko behar diren kontaktuak egitea eta koordinatzea da kontseilari hauen eginkizuna.

1992tik, Delia Steinberg Guzmán da Nazioarte Erakundearen lehendakaria. Gaur egun, elkartea 50 herrialde baino gehiagotan dago presente.

We use cookies on our website. Some of them are essential for the operation of the site, while others help us to improve this site and the user experience (tracking cookies). You can decide for yourself whether you want to allow cookies or not. Please note that if you reject them, you may not be able to use all the functionalities of the site.