Akropoli Berria nazioarteko elkarte filosofikoa da eta 3 sortze-printzipioetan oinarritzen da:

1- Senidetasuna

Senidetasun unibertsalaren ideala sustatu, gizakiaren duintasunaren errespetuan oinarrituta, arraza, sexu, kultur, erlijio edo giza desberdintasunetatik haratagokoa.

Identitate eta tradizioenganako errespetua sustatzea beharrezkoa da, eta era berean loturak indartu desberdintasunetatik haratago; pertsonak, ideiak eta sentimenduak bateratu, elkarbizitza aberasgarri eta irekian. Senidetasun ideal honek lotzen gaituen horretan hartzen du indarra, eta ez bereizten gaituen horretan. Balore unibertsalak onartuz sendotzen da, aniztasuna errespetatuz, lekuan lekuko ohitura eta berezko usadioaz haratago joaten da eta gizakiari datxekion oinarri etiko komunetan bateratzen da. Ideal honek errespetua eta giza eskubideak sustatzen ditu, baita etika unibertsalaren oinarrien aitorpena ere.

 

 

2- Ezagutza

Jakituriarenganako maitasuna sustatzea, filosofia, erlijio, zientzia eta arteen ikasketa konparatuaren bidez, gizakia, natura eta unibertsoaren ezagutza bultzatuko duena.

Ezagutza eta egiarenganako maitasuna, norberaren eta munduaren ulermena eta bereizketa garatzeko zilegi den asmotik abiatzen da. Giza ezagutzaren alderdiak lotzen dituen ardatza da filosofia guretzat. Lehenengo eta oraingo iturriak lotu ditzake filosofiak, ikuspuntu global, zabal eta integratzailez. Filosofia garapenerako benetako motor bihurtu dezakegu, bizitzaren bideetan arakatuko duena, bizitzaren helburuetan sakonduko duena, eta jakituria eta esperientziaren alderdi guztiak lotzen duena.

 

 

 

3- Garapena

Giza ahalmenetik onena garatu, sustatuz norberaren errealizazio osoa eta gizartean eta naturan integrazioa, ez ikusle huts modura baizik hobetzeko dagoen mundu baten aktore modura. Gure lana giza garapenari iraunkortasuna emango duten pertsona hobeak egiteko izango da.

Gizakiak badu oraindik ere ahalmen ezkutu handia. Ezagutzea eta garatzea bizitzako oinarria da eta asebetetze iraunkorraren iturri. Pentsamendua, sentimendua eta ekintzaren arteko armonia lortzea da gizakiaren helburua. Norberaren garapen orekatu eta globala, eta gizatasunaren balore eta ezaugarri onenen gauzatzea dira behar bada mundu hobe baterako bermea.

We use cookies on our website. Some of them are essential for the operation of the site, while others help us to improve this site and the user experience (tracking cookies). You can decide for yourself whether you want to allow cookies or not. Please note that if you reject them, you may not be able to use all the functionalities of the site.