Festival Musical VOLT, en Sopron, Hungría. Charlas filosóficas ofrecidas por NA a los jóvenes asistentes.Zer egin behar da bazkide izateko?

Edozein egoitzan eskatzea nahikoa da ekintza kulturaletan parte hartzeko edo boluntario moduan aritzeko, edo herrialdearen web orrian helbide elektronikoa ematea.

Elkartean parte hartzeko interesa dutena eta elkarteak sustatzen dituen baloreekin bat egiten duena, Filosofia Eskolak antolatzen duen “Ekialde eta Mendebaldeko filosofia erkatua” sarrerako ikastaroan eman dezake izena (egoitza bakoitzean OINAk antolatzen du modu klasikoan). OINAren printzipioak eta egiteko moduak ikasiko ditu bertan interesatuak. Etengabeko formakuntza jasotzea da bazkidearen eskubidea, pertsona guztiei egokitzen den ikasketa programa baten arabera. Ez da titulaziorik behar. Gure ikastaroetarako ez dugu maila teoriko hutsa bilatzen, eguneroko bizitzarako azalpen erabilgarriak eman nahi ditugu. OINAren bazkideak familia eta giza inguruan integratuta daude guztiz, zeren bazkide izateak ez ditu gizartetik baztertzen ezta isolatzen.

Zenbat ordaintzen da?

Egoitza bakoitzak ezartzen ditu kuotak, egoitzaren egoeraren arabera eta bazkideen ahalmenaren arabera.

Nola finantzatzen dira OINAko ekintzak?

Akropoli Berriak duen ekonomia deszentralizatuta dago, kanpoko auditoriak egiten dira aldizka eta diru sarrerak eta finantza-jasangarritasuna 4 pilaretan oinarritzen da:

Formazio ikastaroak eta kultur produktuen salmenta, gure egoitzetan eginak.

Bazkide guztiek hilero ordaintzen dute kuota bat, eta honek ematen die eskubidea ekintza guztietan parte hartzeko eta OINAren nazioarteko kultur zentro guztietan sartzeko.

Boluntarioen bidezko zerbitzua, pertsonal administratibo finarekin batera.

Enpresa pribatu eta beste instituzioen laguntza eta babesa.

OINA elkarte erlijioso ala mistikoren bati dago lotuta?

Ez. Sortze-printzipioek ezartzen dute erlijio instituzionalizatuenganako errespetua.

Ezjakintasunak eta fanatismoak bortizkeria eta gorrotoa ekartzen dute “jainkoaren izenean” eta horregatik, ikerketa erkaturako egiten dugu gonbita, banaketa barik ulermena ekarriko duen azterketa. Jaungoikoan sinesten dugu eta gure bazkideen forma erlijioso desberdinak errespetatzen ditugu, horregatik Akropoli Berria herrialde kristauetan, budistetan, musulmanetan, ... dago eta dirau.

Eskuindarra ala ezkertiarra da Akropoli Berria?

Formakuntza programaren barruan dugu historia zikloen irakaspenak eta filosofia printzipioak, gizarte justu baten bilaketara eramango gaituztenak. Erlijioan bezala, jarrera fanatikoek eta itxiek banaketa eta bortizkeria, besterik ez dute ekartzen, eta sinesten dugu historiaren ikasketa eta hausnartze sakon batek pertsonari ematen dizkio tolerantzia tresnak eta ulermena herrikideenganako. Gure gizartean hiritarrak behar dira guztion onerako lan egingo dutenak, politika aukeratik haratago.

OINA legeztatuta dago?

Bai. Lan egiten dugun herrialde guztietan. Gobernuko autoritateek erregistratuta daude egoitza guztiak, eta herrialde bakoitzeko legedia betetzen dugu zintzotasunez. Halaber, legearenganako errespetua sustatzen dugu gure bazkide eta lagunen artean. Gainera, OINA, irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea, Nazioarteko Elkarteen Erregistroan dago inskribatuta, 1990.eko Otsailaren 12ko Errege Dekretuak aitortua (Belgikako Erreinuaren 3/12-941/s zenbakia).

Parte hartu ahal da bazkide izan barik? Nola?

Libreki parte hartu ahal da, bai boluntariotza programetan, bai ekintza kultural eta sozialetan. Mundu osoko OINA egoitzetan egiten dira, honek ekarriko du gure ekintza eta printzipioen ezagutza bizi-bizian.

Akropoli Berria desprestigiatzen dituzten zurrumurruak entzuten dira. Zein da elkartearen jarrera honen aurrean?

Ulertzen dugu, aniztasunaren errespetua defendatzeagatik batzuk mehatxatuta sentitzea, ados ez egotea eta momentu batzuetan gu erasotzea, eta errespetatzen baditugu ere, kritikarekin ikasten dugu, ez garelako perfektuak, interneten eta zenbait komunikabideetan agertu den difamazioa errefusatu eta salatzen dugu. Gure erantzuna, hezkuntza eta pentsamendu-askatasunaren aldeko lanaren eredua da, besterik gabe. Eta ezagutzen nahi gaituzten horientzat ate irekiak eskaintzen ditugu.

Cookies make it easier for us to provide you with our services. With the usage of our services you permit us to use cookies.
More information Ok