Akropoli Berria nazioarteko elkartea da, izaera filosofiko, kulturala eta herrikoia duena. 1957an sortu zuen Buenos Airesen (Argentina) Jorge Angel Livraga Rizzik (1930-1991), historialari eta filosofoak.

Bost kontinentetako 50 herrialde baino gehiagotan dago.

 

Izen baten sinbolismoa

Antzineko Grezian, Akropolia hiriaren alde altuenari esaten zitzaion. Bertan ikusgaia eta ikusezinaren arteko kontaktua ezartzen zen.

Gure imajinaziorako leku sinbolikoa da norberaren alderik garatuenera eramatea iradokitzen duena.

Gaur egungo munduak akropoli berriak behar dituela pentsatzen dugu, ez harrizkoa baizik gizakiz egindakoak, gure hirien bihotzetan altxatuak, barne garapenerako eta besteekin eta naturarekin lotzen gaituena berreskuratzeko.

Gaur, Akropoli Berria elkartea 50 herrialde baino gehiagotan dago, 15.000 boluntario baino gehiago biltzen ditu eta milaka jarraitzaile, 15 hizkuntzatan adierazten direnak eta konfesio eta jatorri anitzak ordezkatzen dituztenak.

We use cookies on our website. Some of them are essential for the operation of the site, while others help us to improve this site and the user experience (tracking cookies). You can decide for yourself whether you want to allow cookies or not. Please note that if you reject them, you may not be able to use all the functionalities of the site.