Zure hiritik gure nazioarteko programekin elkartu zaitez. Zugandik gertuen egoitza bilatu eta zure lana eskaini boluntario modura. Zure ideiekin ere lagun gaitzakezu, iradokizunekin edo donazioekin, korreo elektronikoaren bidez kontakta gaitzazu. Zure laguntza ongi etorria izango da.
Filosofia erabilgarriaren inguruko nazioarteko programak
- Nazioarteko Filosofia Eskola. Nazioarteko Filosofia Eskola. Pentsamendu eskola garrantzitsuenak eta gaur egun duten erabilgarritasuna ezagutzeko baliabidea.
Herritarrentzat ulergarriak diren ikastaroak egiten ditu egoitza duen herrialde guztietan, 3500 pertsona baino gehiagori lagunduz.
Gainera, programa honek formazio programaren pedagogi prozesuetan kalitate maila bermatzen du egiaztagiria duten irakasleei eskualdeko gaitasunak emanez. Aurten gaitasunerako eskualdeko jardunaldiak arrakasta handia izan zuten eta munduko lau tokitan egin ziren: Mendebaldeko Europa, Ekialdeko Europa, Hegoamerika, eta Erdialdeko Amerikan. - “Munduko filosofiaren eguna” promozioa. OINAk guztion eskura dagoen filosofia proposatzen du, bizitzeko arte bat bezala. Mundu osoan azaroan ospatzen den ekintza honen bidez 2 miloi pertsonengana heltzen da komunikabideen bitartez edota ekitaldien bitartez.
Nazioarteko programak kultur arloan
- Kultura sustatzeko nazioarteko programa. Akropoli Berriak ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak antolatzen diru, bertan herrialdearen kulturaren hainbat alderdi aztertzen dira.
- Irakurzaletasuna sustatzeko nazioarteko programa. Irakurzaletasuna lantzen du Akropoli Berriak, mundu osoan 378 liburutegi ditu jende guztiari irekiak eta boluntarioek kudeatuta. 600.000 ale fisiko ditugu baita liburutegi birtual garrantzitsua ere.
- Kultura eta filosofia ikertzeko nazioarteko programa. OINAren zuzendaritza batzordeak proposatuta, urtero, kultura eta filosofia ikertzeko taldeek gai bati buruz egiten dute lan. 2010ean filosofoen biografien ingurukoa izan da, eta munduko hainbat elkarteen partaide nagusien ingurukoa. Ikerketa hauek laburbiltzen dira eta urtekari batean argitaratzen dira.
- “Hermes” giza-zientzien nazioarteko institutua. Ikerketa proiektuak egiten ditu filosofiaren transmisioarekin erlazioa dutenak historian zehar eta geografiaren arabera, eta kultur desberdinetako ondasun sinbolikoa ikertzen du. Ikasketa bidaiak eta landa-lanak antolatzen ditu.
- Musika arteak eta Dramatika nazioarteko institutua “Tristan”. Mota guztietako arte ekintzak sustatzen ditu. Arteak gizakiaren eboluzioan eta garapenean duen eragin positiboen ikerketa egiten du.
- Arte Martzial filosofikoen institutua “Bodhidharma”.Arte Martzialetako diziplinek gure garaian oso zabalduta dagoen bortizkeria gailentzeko elementu baliagarriak eskaintzen dituzte.
- Hezkuntza zentroen sustapena. Giordano Bruno ikastetxearen kasua, Perun.
- Ikastaroak, mintegiak eta hitzaldiak. Gai anitzen inguruan, OINAren ikuspuntu zabala erakusten du baita pertsona guztien kezkak bideratzeko ahalegina ere.
- Kulturen arteko elkarrizketa sustatzea. Ikuspuntu desberdinak trukatzeko guneak eskaintzen ditugu, elkarbizitza erraztuko dute arazoei irtenbidea topatzeko.
- Heziketa programetan humanitateen sustapen programak. Heziketa zentroekin lan egiten dugu, hiritar aktibo eta arduratsuak prestatzeko iniziatibetan parte hartuz.
- Hezkuntzan heziketa etikoa eta baloreetan. Nahasmena gainditzen eta, erronka eta egoera berriei aurre egiteko gaitasuna indartzen laguntzen dugu.
- Kultur sustraietan eta ohituretan ikerketa programak. Lekuan lekuko kultur ondarea bizirik mantentzen laguntzen dugu, herri usadioak eta identitatea.
- Alejandria programa. Pentsamenduaren lan garrantzitsuenenganako bidea errazteko, informazioaren teknologia berriak erabiliz.
- Ekintza artistikoak: antzerkia, musika, poesia, pintura, artisautza, dantza-herrikoiak, fotografia, Tristan institutuarekin lan eginez.
- Musika, literatura… lehiaketak… Arte munduan gazteen parte-hartzea eta sortzea sustatuz.
- Kultur bidaiak. Zibilizazio eta herrien memoriarekin kontaktua hartzen, Gizateriaren ondarea baloratzen ikasiz.
Nazioarteko programak borondatezko lanetan
- Filosofia, kultura eta boluntariotza nazioarteko jardunaldia. Urteroko ekitaldi honetan boluntariotzan oinarritzen diren programetan izan diren esperientzia eta praktika onak konpartitzen dira. Etorkizunerako ekintzak planifikatzen dira OINAren herrialde guztietako ordezkariek hartzen dute parte.
- “Baloreak martxan” nazioarteko programa. Baloreen irakaspenerako ikuspuntu erabilgarria beharrezkoa dela deritzogu, beraz, herri mailan, heziketan eta ekologia mailan hainbat proiektu garatzen ditugu gure boluntarioengan hiritar modura duten arduraz jabetzeko egunerokoan mugitzen diren inguruan.